Iazko denboraldia oso arrakastatsua izan zen, bero handia izan genuela eta, jende asko joan zen igerilekura. Duela bi urte berriz, eguraldiak ez zuen lagundu, eta oso jende gutxi gerturatu zen Musakolako kiroldegira. Beti ere, eguraldiaren mende egoten da igerilekuen erabilera. Baina udari begira ez du kiroldegiak igeri egiteko aukera bakarrik eskainiko. Udako kirol eskaintza ere gertu dute eta orain izena eman daiteke.