Enpresen, erakundeen eta unibertsitateen kalitate osoa eta etengabeko hobekuntza sustatzea da hitzarmen horren helburua. MU-k azpimarratu du Euskal Herriko lehen unibertsitatea dela Euskalit Fundazioarekin kalitatearekin erabateko konpromisoa dakarren hitzarmen bat egiten.
Elkarlan hasiberriaren eraginez, kalitate arloko Euskalit Fundazioak formakuntza emango die Mondragon Unibertsitateko ikasleei, eta euren dokumentazioa erabiltzeko aukera izango dute.