Lehenengo aldiz saiatuko da Bittor Amozarrain zortzi mila metroko mendi bat igotzen (Gasherbrum II, 8.035 metro). Mondragoetarra ondo prestatuta doa, nahiz eta ez duen aparteko entrenamendurik egin. Ekainaren 12an abiatuko dira Himalaia aldera, eta uztailaren 31n itzuliko dira. Datorren egubakoitzean izango duzue espedizio horren berri, ARRASATE PRESSen egingo diogun elkarrizketan.