Arrasate Irratian esan digunez, Debagoiena "horroreen museoa" bilaka daiteke, AHT, A1, tranbia eta halako beste hainbat proiektu direla eta. Ingurugiroaren etorkizuna ezin daitekeela eraikuntza enpresen esku utzi ere esan digu. "Gero eta lurzoru gehiago ari gara zementatzen, Jaurlaritzak dioen moduan, artifizializatzen, eta hori patetikoa da" azpimarratu du Antiguedadek. Gaur, Monterronen, jasangarritasunaz egingo du berba Iñaki Antiguedadek.