Hitzaldi batekin hasiko da gaur, martitzena, Aste Berdea

Leire Kortabarria 2004ko ekainaren 1a

Mendi irteerak, jolasak, tailerrak, hitzaldiak… izango dira egunotan Arrasaten, Aste Berdea egitasmoaren barne. Agenda 21 egitasmoa herritarrei hurbiltzeko modua da; Arrasateko udalak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute. Euskal Herriko beste hainbat herritan dago abian Aste Berdea.

Hainbat ekitaldiren bidez, ingurumenarekin zerikusia duten gaietaz gehiago ikasi ahal izango da egunotan. Ekainaren 5a Nazioarteko Ingurumenaren Astea dela-eta, horren inguruan antolatu dituzte ekintzok.

Gaur, ekainak 1, izango da lehen ekitaldia: Nekazaritza ekologikoa lurrarekiko txertaketa afektiboaren bidetik. Argi ta Garbi taldeko kide Agustin Linazasorok egingo du, Monterronen, 19:00etan.

Beste ekitaldiak honakoak dira:

  • Ekainak 2, eguaztena: Erosketa ekologikoaren tailerrak, Herriko Plazan, 16:30ean.
  • Ekainak 3, eguena: Jasangarritasunaren argi-ilunak, gaur eta hemen hitzaldia egingo du Iñaki Antiguedad irakasleak, Monterronen, 19:00etan.
  • Ekainak 5, zapatua: umeendako jolasak Seber Altube plazan, 11:00-13:00 eta 16:30-19:30.
  • Ekainak 6, domeka: Ekosistema naturalen inguruko mendi irteera. Ibilbidea: Azuela, Andra Mari Zuri, Bedoña, Arrasate. Anbulatorio inguruko aparkalekuan bilduko dira, 09:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak