AEDren ekimenez, urteroko Dragoi Jana izango da ekainaren 24an. Ekainaren 19an berriz, bertso saioa izango da elkarte horren eskutik. Gauez izango den saioan Jon Maia, Mañukorta, Unai Iturriaga, Iratxe Ibarra, Jokin Labaien, eta Manex Agirre arituko dira bertsotan. Horiek ekintza batzuk, Udalak bere aldetik, beste hainbat antolatuko ditu, esaterako bi dantza ikuskizun monterronen, 24an eta 25ean. Eta egitarau ofizialetik kanpo izango da beste ekintzarik ere. Esaterako, Gaztetxekoek euren egitaraua antolatu dute, Kuraiaren kontzertua besteak beste azpimarratzeko modukoa.