Oraingoz bukatu da zine komertzialaren eskaintza Amaia Antzokian

Maria Agirre 2004ko maiatzaren 31

Gaur, astelehena, eskainiko da zine komertzialeko azken emanaldia. Urtarrilean hasi zen Udala zine komertziala eskaintzen. Udazkenean jarraipenik izango ote duen galdetuta, gaia aztertu egin behar dutela esan digute Udaletxean. Uztailean, hori bai, zine kluba izango da.

Bilboko enpresa baten ardura izan da Amaia Antzokian zinema komertziala eskaintzea. Udalak, diruz lagundu du ekimena, eta sei hilabeteko froga egin ondoren, kopuruak aztertu eta aurrerantzean zer egin erabakitzeko unea iritsi da. Almodovarren "La mala educacion" izango da oraingoz, azken filma.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak