Erretiratuen egunean 1.000 lagun baino gehiago elkartu ziren

Olaia Mondragon 2004ko mai. 31a, 10:46
Bazkalostean erretiratu nagusienak omendu zituzten: Brigida Monje, 98 urtekoa, eta Ladislao Guinaldo, 93 urtekoa.

Zapatuan Arrasateko erretiratuen eguna ospatu zuten. Hala, eguerdian, 12:00etan, meza nagusia izan zuten San Joan Bataiatzailearen parrokian. Jarraian, bazkaria izan zuten Musakolako kiroldegian. Guztira, 1.040 erretiratu elkartu ziren, eta giroa primerakoa izan zen.

Urtero legez, aurten ere SUDC elkarteko lagunek antolatu dute Arrasateko erretiratuen eguna. Eta, betiko moduan, erretiratuek lagun artean egun ederra pasatu zuten.

Meza nagusia eta bazkaria

Aurreko urteotan bezala, Arrasateko parrokian egindako mezarekin hasi ziren ekitaldiak, zapatuan, eguerdiko 12etan. Bazkaritara 1.040 lagun elkartu ziren. Eta menua honakoa izan zen: hasteko, esparragoak, urdaiazpikoa eta kabratxo pastela; sarrerakoen ondoren, arrain zopa eta ahate konfita; eta, amaitzeko, tarta eta izozkia hartu zuten kafearekin batera.

Nagusienei omenaldia

Bazkalostean opariak banatu zituzten lagun guztien artean. Eta erretiratu nagusienek omenaldi berezia izan zuten: 98 urteko Brigida Monjek eta 93 urteko Ladislao Guinaldok lore sorta ederra eta ohorezko txapela jaso zuten. Sariak Marta Ugartek eta Aitor Abarrategik banatu zituzten, SUDCeko banderadun eta jeneralak, Arrasateko alkatearen eta SUDCeko lehendakariaren laguntzarekin.

Jarraian dantzaldia izan zuten Gau Alai taldearen eskutik. Erritmo modernoak eta betikoak dantzatzen duten trebezia erakutsi zuten gure nagusiek. Erritmoa primeran eraman zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak