Galiziako Landrus taldearen kontra jokatuko du Arrasate Errugbi Taldeak, bihar

Xabier-Urzelai 2004ko mai. 28a, 14:33
Arrasate Errugbi Taldeak lagun arteko partidua jokatuko du bihar (16:30, Garagartzan). Denboraldia hasi aurretik talde mondragoetarra Lugon izan zen, eta orain galiziarrei tokatzen zaie Mondragoera etortzea.

Biharko lagun arteko partiduak hainbat helburu ditu. Aspaldian norgehiagokarik jokatu barik egon eta gero, Arrasateko taldeari komeni zaio horrelako norgehiagoka bat jokatzea, Nazioarteko Zazpinako Txapelketa datorren asteburuan jokatuko dute-eta. Horrez gain, talde arrasatearrak goiko mailara igotzea lortu du, eta biharko norgehiagoka aproposa da hori ospatzeko. Datorren urterako Errugbi Federazioak maila berri bat egin du, eta maila horretan egongo da Arrasate: estatuko lehen mailako B multzoan, hain zuzen.

Arrasateren multzoan zortzi talde izango dira: Santanderko Independiente, Zarautz, Bera-Bera, Gernika, Atletico San Sebastian, EHU-Bilbo eta Getxo B. Arrasateko taldeak txapelketa polita izango du datorren denboraldian; maila oneko jokalariak izango dira Garagartzan, eta orokorrean talde gogorren kontra jokatu beharko du Arrasatek. Horrek esan gura du talde mondragoetarrak esfortzu handia egin beharko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak