Goikobaluk "Eskuak Elkarri" ikuskizuna aurkeztu du

Iker Barandiaran 2004ko mai. 28a, 12:28
Goikobalu abesbatzak, herriko hainbat elkarteren laguntzarekin, Arrasateko historian oinarritutako "Eskuak Elkarri" ikuskizuna sortu du. Ekainaren 11n, 12an eta 13an egingo du Amaia Udal Antzokian. Gidoia Jose Mari Velez de Mendizabelek idatzi du, eta musika Sabin Salaberrik.

Goikobalu abesbatzak bost urtetik behin zorrotz betetzen du idatzita ez dagoen arau bat: ekitaldi berezi bat antolatzea. Arrasateko historiaren gaineko antzezlan musikatu bat egin gura zuten, eta horretarako Velez de Mendizabalengana jo zuten. Honek antzerki-obra idatzi du, eta Sabin Salaberrik musika.

Ikuskizun horretan honako taldeek esku hartuko dute: Lore Gazteak eta Arrostaitz dantza taldeek, orkestrak, Goikobalu abesbatzak, hainbat herritarrek aktore lanak egiten –Doke izeneko antzerki taldea sortu berri dute, txalapartariek, bertsolariek eta abar… Ehun baino lagun gehiagok esku hartuko dute.

Antzerki-obra ia guztia euskaraz da, eta Arrasateko historiari errepasoa egiten dio. Ordu eta erdi iraungo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak