Ines Aldai, Kultura saileko batzordeburuak Arrasate Irratian esan duenez, Erdi Aroko azoka arrakastatsua izan da eta datorren urtean ere egingo da. Hori bai, artisauen postuetan euskararen presentzia handitzeko ahalegina egingo dutela azpimarratu du.
Inguruko jendea erakarri, eta herrikoak Arrasaten geratzera zen Erdi Aroko azokaren helburu nagusiena, eta hori erraz lortu zela esan du Ines Aldaik. Horregatik, datorren urtean ere egingo da Arrasaten Erdi Aroko azoka. Hori bai, artisauen postuetan euskararen presentzia txikia izan zenez, datorren urterako hori konpontzen ahaleginduko direla esan du batzordeburuak. Joan den eguakotxean, azoka hastear zela, konturatu ei ziren postuetan kartel gehienak gazteleraz zeudela, baina adierazi du Aldaik, berandu zela ezer egiten hasteko. "Datorren urterako hori konponduko dugu" agindu du Arrasate Irratian.