AEDk eta Topaguneak Kultur Errotaren beste ikuskizun bat antolatu dute Arrasaten: maiatzaren 28an, Ramon Agirrek eta Joserra Senperenak "7 gezur txiki" egingo dute.
Ramon Agirre aktorea oso ezaguna da telebistan eta antzerkian egin duen lanengatik. Joserra Senperena musikariak hainbat taldetan esku hartu du (Duncan Dhu, Anje Duhalde, Minxoriak...).
Honako hau batera egiten duten bigarren ikuskizuna da. Iaz "Ondo esan beharko" lana egin zuten. Agirrek abestu eta pasadizo batzuk kontatuko ditu, eta Senperenak teklatua joko du. Ikuskizun umoretsua izango da.