350.000 euro Arrasatera

Julen Iriondo 2004ko maiatzaren 25a

ONCE itsuen zozketako saria Arrasaten egokitu zen aurreko ostiralean. Ernesto Trigas Arbolapetan egon ohi den saltzaileak 350.000 euro, ia 60 milioi pezeta, banatu zituen. contributors:

  1. 776, horixe aurreko ostiralean Arrasaten 350.000 euro utzi zituen zenbakia. Ernesto Trigasek saldu zituen zenbaki hori zeramaten kupoiak, 10 guztira. Kupoi bakoitzeko, beraz, 35.000 euro jasoko dituzte sarituek.

    Jatorriz galiziarra da Ernesto Trigas, baina 38 urte daramatza Arrasaten, azkeneko 12ak kupoia saltzen, beti toki berean, Arbolapetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak