Mario Poletti italiarra sailkatu zen lehenengo 4 ordu, 6 minutu eta 46 segunduko denbora eginez. Zuhaitz Ezpeleta arrasatearra bigarren sailkatu zen, 2 minutura. Hirugarren helmugaratu zen Esteve Canal katalandarra, Ezpeletarengandik 8 minutura.
Aizkorriko maratoia Euskadiko txapelketarako baliogarria ere bazen, eta Oñatin bizi den Asier Urdanpilletak jaso zuen saria. Emakumezkotan, Anna Serra katalandarra helmugaratu zen lehenengo.
Debagoienetik 34 lagunek esku hartu zuten maratoian. Oso giro bikaina izan zen, jende asko joan baitzen korrikalariak animatzera.
Munduko probarako puntuagarri izan zen atzoko Zegama- Aizkorri maratoia.