Bihar gura beste saskibaloi izango da Laubide plazan, 3x3 Saskibaloi Txapelketa egongo da-eta jokoan. 10:00etan hasita, Arrasateko ehunka gaztetxok ederto pasatzeko aukera izango dute. Atera kontuak: talde bakoitzean lau jokalarik egon behar dute, eta 105 taldek eman badute izena 400 neska-mutikotik gora egongo da bihar saskibaloian jokatzen. Goizeko saioak hiru ordu iraungo du: 10:00etatik 13:00ak arte. Bazkaltzeko atsedenaldia egingo dute, eta 15:30ean ekingo diote berriro ere txapelketari. Azkenik, 19:00ak aldera jokatuko dituzte finalak, 20:00ak aldera amaituko da-eta txapelketa.