‘Mugarriz mugarri, Arrasate ezagutzen’

Iker Barandiaran 2004ko maiatzaren 20a

Domekan, hilaren 23an, AEDk eta Athlonek ‘Mugarriz mugarri, Arrasate ezagutzen’ ekimenaren bitartez, ibilaldia egingo dute Kobate ingurura. Hitzordua egin dute 09:00etan, Uribarriko elizan.

AEDk orain dela zortzi urte sortu zuen ekimen hori, herritarrek Arrasateko paisaiaren, ekologiaren eta historiaren ondarea bere horretan ikusteko.

Gaur egun, ez dituzte derrigorrez udalerriko mugarriak zapaltzen, baina urtean birritan –udaberrian eta udazkenean– ibilbide bana antolatzen dute, Athlonekin batera, udalerriko zonalde batzuk ikusteko.

Maiatzaren 23an, Garagartza aldera joko dute eta besteak beste, honako kobak bisitatuko dituzte: Lizueta, Kobaundi, Lezetxiki... Ibilaldia bederatzietan hasiko dute eta ordu batetarako bueltan egongo dira.

Gura duena joan ahal izango da. Batutako guztiei ibilbidearen gaineko informazioa eta mapa emango dizkiete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak