Genero indarkeriaren aurkako plataforma abiatzekotan

Nerea Zubiete 2004ko mai. 18a, 13:49
Emakumen aurka erabiltzen den indarkeriaren aurrean ekintzak bultzatzeko plataforma bat sortzeko bidean dira Arrasaten. Atzo, maiatzaren 17an egin zuten horretarako lehen batzarra Emakume Txokoan. 10 bat lagun batu ziren eta lehenengo lanak egiten hasi ziren.

Emakume Kontseiluak bultzatutako plataforma osatzeko lehenengo kideek, egin dute jadanik lehenengo lana. Euren ustetan, gizartean badaude arlo zehatz batzuk, eragin berezia dutenak indarkeria joera horietan. Besteak beste, erakunde publikoek duten erantzunkizuna alde batetik eta bestetik, irakaskuntzak izan dezakeen eragina aztertuko dituzte plataforma sortzen dabiltzan kideek. Erantzunkizunak aztertu eta, horretaz gainera, eurekin jarriko dira harremanetan eurek ere plataforman esku har dezaten.

Hurrengo bilerarako data ere zehaztu dute, maiatzaren 31n egingo dute eta Arrasateko eta inguruko herritar guztiei zabaldu nahi diete deia.

Kale bilkurek etenik ez

Eratzeko bidean dago emakumeen indarkeriarenaurkako plataforma Arrasaten. Bitartean, momentuz behintzat, Herriko Plazan hileko lehen astelehenetan egitenduten kele bilkurak egiten jarraituko dute. Hurrengoa ekainaren 7an egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak