Herri Eskoletan ere 0-3 urteko zikloa datorren ikasturterako

Nerea Zubiete 2004ko maiatzaren 14a

Arrasateko Udalak datorren ikasturterako 0-3 urte bitarteko haur hezkuntza zikloan Herri Eskoletan ere matrikula egiteko epea zabalduko du astelehenean. Datozen hilebeteetan Bedoñabe Herri Eskolan egokitzapen obrak egingo ditu, eskola horretan kokatzeko zerbitzu hori.

Arrasateko Udalak jaso du dagoeneko baimena Eusko Jaurlaritzatik, datorren ikasturtean ziklo hori Arrasateko Herri Eskoletan ere abian jartzeko. Hori baino lehen, baina, Bedoñabe eraikinean dauden lokalak egokitu egin behar dituzte eta orain horretarako lanak adjudikatu behar ditu Udalak.

Izena eman

Datorren asteko astelehenean zabalduko da matrikula egiteko epea eta maiatzaren 28ra bitartean egin ahal izango da. Udaletxeko Hezkuntza Sailean eman behar da izena, bulego orduetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak