Barre egitea galerazten dion gaixotasun ezezaguna du arrasatear batek

Maria Agirre 2004ko mai. 11a, 19:49
Sonia Coto, 32 urteko arrasatearrak, gaixotasun ezezaguna du duela urte bi. Kataplejia du, hau da, barre eginez gero eskuetan eta masailezurrean ahultasuna sentitu eta lurrera jausten da. Horretaz gain, narkolepsia ere badu, edozein unetan logurea eragiten dion gaixotasuna.

Elgetan bizi da Sonia bere mutil lagunarekin, eta arrasatearra da. Duela lau urte, edozein unetan logurea eragiten dion narkolepsia gaixotasuna diagnostikatu zioten. Ondoren baina, askoz gogorragoa den kataplejia zuela esan zioten.

Barrearekin pentsatzearekin bakarrik lurrera

Ondorioz, ezin du barrea eragiten dion sentimendurik izan, pentsatzearekin bakarrik lurrera jausten da, eta konortea galdu barik ezin mugitu geratzen da lurrean. Kontatu digu, esaterako, joan den astean supermerkatu batera joan zela lagun batekin, eta lagunak beste pertsona baten karroa hartu zuelako, horrek barregura eragin eta lurrera jausi zela.

Ume bat eskutan ere ezin duela hartu aitortu digu, ezta ere emoziozko sentipen gogorrik izan. Oso gogorra barrerik ezin egin bizi izatea, baina horrekin bizi izaten jakiteko lanean ari da.

Ezagutzera eman gura du kasua

Soniak duen gaixotasunaren berri eman nahi du, Debagoienean narkolepsia edo kataplejia izan dezaketen beste lagun batzurekin harremanetan jarri, eta guztien artean elkarte bat eratzeko.

Arraste Irratian elkarrizketa

Bihar, eguaztena, 9:30ean, elkarrizketa egingo diogu Arrasate Irratian Sonia Cotori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak