Berrikuntzak Telleria Baserriko Jaiaren egitarauan

Leire Kortabarria 2004ko maiatzaren 6a

Azken orduko aldaketak egon dira zeramika arloko Telleria Baserriko Jaiaren barne. Hain zuzen, erakusketa lekuz aldatu behar izan dute. Eta hasieran aurreikusita ez zegoen erakusketa berri bat antolatu dute.contributors:

Yankha Mikhailova Bielorrusiako zeramikagilearen erakusketa Lasagabaster dendan ipini behar zuten, baina azkenean Dorle M dendan izango da, Olarte kaleko 9an. Egunak lehengo berberak dira: hilaren 7tik 9ra bitartean. Bestetik, Marokoko Rif zonaldeko emakume eltzegileen erakusketa antolatu berri dute: hau zapatuan izango da, maiatzak 8, Monterronen, 19:30etik 21:00etara. Hain zuzen, 19:30ean eltzegileon gaineko dokumentala eskainiko dute Monterronen, eta erakusketa antolatu berri dute horrekin batera.

Horrez gain, bestelako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute hasieran aurreratu bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak