Goizeko zortzietan istripu ikusgarria gertatu da Arrasateko saihesbidean

Goizeko 08:00ak aldera gertatu da istripua Arrasateko saihesbidean. Fagor Arrasate eta Fagor Automotion enpresetarako sarreran gertatu da istripua. Zorionez, ez da zauriturik izan eta, une honetan Ertzaintza ari da bideratzen zirkulazioa.

Goizeko 9:30ak direnean, Ertzaintzak zirkulazioa bideratzen segitzen du Arrasateko saihesbidean. Goizeko 8:00etan hiru autok elkar jo dute, eta bidegurutzaturik geratu dira errepide erdian. Gainera, autoetako bat irauli egin da. Nahiz eta istripu oso ikusgarria izan ez da inor zauritu. Gurutze Gorriak ez du inor Eskualde ospitalera eraman behar izan.

Auto ilarak sortu dira Arrasateko Eroskiraino

Istripuak eragin ditu auto ilara luzeak. Aretxabaletako noraznkoan ilarak zeuden Hiper Eroskiraino eta Bergarako noranzkoan ere auto ilara luzeak sortu dira. Seat Malaga batek, Renault Clio batek eta Ford Galaxy batek egin dute talka. Hiru gazte zihoazen autoetan, eta zorionez, ez zaie ezer gertatu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.