Musika Bandak Saloura eramango du Arrasateko eta Euskal Herriko musika

Leire Kortabarria 2004ko mai. 4a, 11:46
Arrasate Musikaleko Bandak Saloun joko du asteburuan. Ekintza berezia da, izan ere, 1994an Banda berriro osatu zutenetik, lehen irteera luzea izango dute hau. Arrasate Musikalendako eta Arrasate herrirako ere, gauza ona da gure kultura kanpora eramatea, diote arduradunek.

Maiatzaren 7tik 9ra Saloura (Tarragona) irteera egingo du Bandak. Saloun kontzertua eskainiko dute hilaren 8an, zapatua. Egitarauan Arrasateko eta Euskal Herriko pieza ezagunak egongo dira, besteak beste: Gure Zaindariak (M.G. Bastida), San Juan himnoa eta Gora Arrasate, (J. Artzamendi), eta Fandango-Arin-Arin (P. Onraita). Beste lau piezarekin osatuko da egitaraua. Hori zapatuan izango da; domekan, bandako partaideek Port Aventura parkean pasatuko dute eguna, eta Arrasatera abiatuko dira arratsaldean.

Hazkunde prozesuan

Arrasate Musikal banda Jose Ramon Vitoria mondragoetarrak sortu zuen 1994an, herriko behar bati erantzunez. Hasieran, herriko jaietan jotzen zuen bandak, batik bat. 1996an, Eduardo Artzamendik hartu zuen Bandaren ardura, eta gero eta ekitaldi gehiago eta arrakastatsuagoak egiten hasi zen taldea.

2002an, Jose Ramon Elkororen zuzendaritzapean, aro berri bat hasi zen eta taldea jendeari gero eta gehiago aditzera ematen hasi ziren. Gaur egun, Banda hazkunde prozesuan dago: 60 musikaritik gora osatzen dute, eta, bai hezkuntzan, bai eta herriko kultura bizitzan, gero eta parte hartze handiagoa du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak