Joan den hilean adierazi zuen Arrasateko Udalak aurten ere saharako umeak ekartzeko asmoa. Arrasatearrei umeren bat jasoko ote luketen galdetuta, 12 familiek erantzun dute baiezkoa.
Uztailean iritsiko dira Arrasatera Argeliako kanpamenduetan bizi diren 12 ume uda hemen igarotzera. Udalak hegazkina ordainduko die, familiek berriz, umea etxean jaso beharko dute.
Aretxabaletarrak Arrasateko zerrendan
Gainera, aurten Aretxabaletarrik ere egin du izenematea Arrasateko zerrendan, bi zehazki. Herriko Udalak, Aretxabaletako Udalari pasa dio zerrenda, eta Aretxabaletako Udalak onartu du egin du ume bi horien bidaia gastuak onartzea.
Bergara
Bergarara ere etorriko ei da saharako umerik, baina ez bertako udalaren bidez.