Munduko zenbait tokitatik etorritako zeramikagileek jaia ospatuko dute Arrasaten

Gorka Etxabe 2004ko api. 29a, 18:35
Bihartik maiatzaren 9a bitartean zeramika izango da nagusi Arrasaten. Bihar erakusketa inauguratuko dute Harresi aretoan eta maiatzaren 6tik 9ra Telleria baserriko jaia egingo dute. Arrasateko Ceramikarte.com aldizkari digitalak antolatu du Telleria baserriko jaia.

Zeramika erakusketak, hitzaldiak, bideo emanaldiak eta beste zenbait ekintza izango dira bihartik maiatzaren 9a bitartean Arrasaten. “Telleria baserriko jaia” antolatu du Ceramikarte.com aldizkari digitalak, eta mundu osoko zeramikagileak gerturatuko dira ibarrera.

Bihar Angeles Casas aragoiarraren erakusketa irekiko dute Harresi aretoan, eta ikusgai izango da maiatzaren 9ra arte. Euskal zeramikagile garaikideen lanak ere ikusi ahal izango ditugu, eta baita Yanka Mikhailova bielorrusiarraren lana ere.

Orain lau urte aurkitu zuten Arrasateko telleria baserrian tellak egiteko labea, zenbait indusketa egin zituzten, eta Udalak erabaki zuen tellerixakua baserriko labea berreskuratzea. Beste arrazoi batzuren artean, horrexegatik ere antolatu dute jaia.

Raku labearen erakustaldia herriko plazan

Maiatzaren 6tik 9ra egingo dituzten ekintzen artean, ikusgarriena izango da Raku labearen eraikuntza. Arrasateko plazan egingo dutena. Eskuorriak eta kartelak dagoeneko prest dituzte. Bergarako KOH diseinu grafikoak eta inpresio digitalak etxeak egin ditu. Bihar arratsaldean, berriz, zazpi t´erdietan Harresi aretoan aurkeztuko dute “Telleria baserriko jaia”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak