"Zaharregia, txikiegia agian" ikuskizuna izango da gaur, eguena

Leire Kortabarria 2004ko api. 29a, 13:49
Zaharregia, txikiegia agian ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu gaur, Amaia Udal Antzokian, 20:00etan. Ikuskizun horri aipamen berezia egin dio Ingalaterrako idazleen elkarte batek.

Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Ibon Saenzek egingo dute emanaldia gaur, eguena.

Ikuskizun hori Euskal Herriko hainbat bazterretik ibili da, baina gure mugak ere gainditu ditu, eta arrakastaz, gainera. Ingalaterrako idazleen PEN elkarteak interes bereziko muntaia aitortu du. Elizabeth Macklin idazle amerikarrak itzuli zituen testuok ingelesera.

Poema, musika, irudiak…

Kirmen Uribe idazlearen poemen inguruan sortu zen egitasmoa, eta Mikel Urdangarin kantariak musikatutako hainbat testu agertzen dira. Bingen Mendizabal, Rafa Rueda eta Ibon Saenzek ere parte hartzen dute.Albiste da ikuskizun hau, izan ere, egunotan, Ingalaterrako idazleen PEN elkarteak interes bereziko lan aitortu du muntaia hori. Elizabeth

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak