Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresak erakusketak antolatu ditu Euskadin, Espainian eta Portugalen

Arrasateko Fagor Etxetresna elektrikoak enpresak 19 erakusketa antolatu ditu Euskal Herrian, Espainian eta Portugalen. Aurreneko erakusketa atzo egin zuten Donostian. Erakusketa horietan aurkeztuko dituzte Fagor etxearen produktu berriak

Iaz ez zuten erakusketa erraldoirik egin, baina, aurten, Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresak erabaki du egitea Euskal Herrian, Espainian eta Portugalen zenbait erakusketa produktu berriak aurkezteko. Atzo egin zuten aurreneko erakusketa Donostiako Kursalen.

Erakusketa ugari Europa hegoaldeko hamar mila bezerorendako

Datorren astean, berriz, Bilboko Euskaldunan erakutsiko ditu Fagorrek bere etxetresna elektriko berriak. Guztira, 19 erakusketa antolatu dituzte. Oraingo hilabeteotan egingo dituzte, eta espero dute 10 mila bezero gerturatzea erakusketa horietara.

Goiena Telebistak jakin duenez, gainerako etxetresna elektrikoetako enpresa garrantzitsuek ez dute ohiturarik horrelako erakusketa erraldoiak antolatzeko. Fagorrek, berriz, bezeroekin elkartzeko aprobetxatzen ditu erakusketak eta bilerak egiten dituzte. Era berean negozioa zabaltzeko aprobetxatzen dute.

Kursalen, Euskaldunan eta gainerako erakustokietan egingo dituzten ekitaldietan bideo emanaldia ere izango da, eta gero bazkaria egingo dute guztiek. Debagoieneko Fagorreko bezeroek eta lan horretan aritzen diren profesionalek atzo izan zuten aukera fagorren etxetresna elektrikoak ikusteko. Datorren astean, berriz, bizkaitarren txanda izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.