Euskal keramikagileen I. topaketa egingo da Arrasaten

Usoa Agirre 2004ko api. 23a, 12:10
Maiatzaren 6tik 9ra "Telleria Baserriko Jaia" deituriko keramikagileen topaketa egingo da Arrasaten. Euskal keramikagileen I. topaketa izango da. Erakusketak, erakustaldiak eta bestelako ekitaldiak antolatu dituzte.

Euskal keramikagileen I. topaketa izango da "Telleria Baserriko Jaia", baina Euskal Herriko keramikagileez gain, kanpokoak ere inguratuko dira Arrasatera. Hala nola, Aragoi, Errioxa, Leon, Balentzia eta Bielorrusiako keramikagileak izango ditugu Arrasaten. Hona hemen "Telleria Baserriko Jaia" topaketaran egitarau osoa:

Erakusketak

  • Apirilaren 30etik maiatzaren 9ra: Angeles Casas (Aragoi), Harresi aretoan.
  • Maiatzaren 6tik 16ra: Euskal Keramikagile Garaikidea, Monterron jauregia.
  • Maiatzaren 7tik 9ra: Yanka Mikhailova (Bielorrusia), Lasagabaster jantzi dendan.
  • Maiatzaren 7tik 9ra: Mª Asuncion Manero (Errioxa), Ormazabal barne arkitektura dendan.
  • Maiatzaren 7tik 9ra: Andres Osle (Leon), Ormazabal barne arkitektura dendan.

Erakustaldi, tailer eta hitzaldiak

  • Maiatzaren 8an eta 9an: Eltzegileak (Euskadi), Monterron parkean. 12:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:00.
  • Maiatzaren 8an eta 9an: Umeentzako zeramika eta buztingintza tailerrak, Monterron parkean. 12:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:00.
  • Maiatzaren 7an eta 8an: Raku egiteko laba eraikuntza, herriko plazan.
  • Maiatzaren 8an, 19:30ean: Dokumental emanaldia: Rif-eko azken emakume eltzegileak. Julio Soriano. ONG Alfajar (Balentzia). Monterron jauregian. Sarrera doanekoa da baina gonbidapena behar da.
  • Maiatzaren 8an, 22:30etik aurrera: Raku gaua: Piezen egosketa Raku Japoniako teknika zaharra erabiliz.
  • Maiatzaren 8an, 12:30ean: Hitzaldia: "Uribarriko teileria". Hizlaria: Alfredo Moraza, Aranzadi zientzia elkartea. Monterron jauregian. Sarrera doanekoa da baina gonbidapena behar da.

Topaketen gaineko informazio gehiago duzue ceramikarte webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak