Arrasate-Oñatirako izenematea zabalik

Maiatzaren 8an jokatuko da Arrasate-Oñati lasterketa herrikoia. XXII. aldia izango da aurtengoa. Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko.

XXII. aldia izango du aurtengoa Arrasate-Oñati lasterketa herrikoiak. Maiatzaren 8an jokatuko da, hiru zapatu barru, beraz, urtero legez Jantzi Kirola Euskaraz lelopean. Lasterketa 18:30ean hasiko da Arrasateko Garibai etorbidean, eta aurreneko partehartzaileak 19:00ak pasatxoan iritsiko dira Oñatiko Foruen Plazako helmugara. Ibilbidea ohikoa izango da beraz, 11 kilometro eta 300 metrokoa.

Izena aurrez, maiatzaren 7ra arte

Lasterketan parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko: Oñatin Laixanen egoitzan, eta Arrasaten Sportland kirol-dendan, sei euroren truke, maiatzaren 7ra arte. Egunean bertan ere egongo da aukera izena emateko, 8 euroren truke, 17:00ak arte Oñatiko helmugan eta 18:15ak arte Arrasateko irteeran. Laixaneko eta AEDko bazkideek gainerakoek baino gutxiago, 5 euro ordaindu beharko dituzte lasterketan parte hartzeko.

Sari banaketa ekitaldia 20:00tan izango da, Oñatiko plazan. Aurreneko sailkatuek dirutan jasoko dute saria; honez gain, parte hartzaile bakoitzak kamiseta bat izango du opari. Lehenengo Laixan eta AEDkideentzat ere izango da saria.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.