Apirilaren 24an, Biarrizko baletak Errusiako baletei omenaldia ikuskizuna egingo du Amaia Udal Antzokian. 20:00etan izango da, eta sarrerak 10 euro kostatuko ditu.
Dantza talde horrek ospe handia dauka eta Europako antzoki ezagunetan ikuskizunak egin ditu. Adituek ikuskizun hori dantza neoklasiko moduan definitu dute, baina dantza klasikoan oinarrituta dago.
Ikuskizunak ordu eta erdiko iraupena dauka, eta bere baitan hainbat pieza batzen ditu.