AEDk literatur lehiaketako sariak banatuko ditu gaur

Maria Agirre 2004ko apirilaren 22a

AED elkarteak antolatu ohi dituen literatur lehiaketako sariak banatuko dira gaur, eguena. Monterronera hurbilduko dira, 18:00ean, saria jaso behar duten guztiak. AED elkartekoak pozik daude, guztira 149 lan aurkeztu direla eta.

Ipuinak izan dira gehienak, 85 guztira. Poesia arloan, berriz, 24 lagunek esku hartu dute, 12 gaztek bertso paper saila aukeratu dute eta 28 lagunek komikien arloa. Hauek dira saridunak: Ipuin arloan: Oihane Urzelai, Hasier Eraña, Beñat Barberena, Oihane Zabala, Iban Aparicio, Ahinize Errasti eta Jone Sagasta. Poesian: Oihane Garcia eta Deiane Galdos, Jone Sagasta, Ariana Albariño, Onintza Langaran, Maialen Linazasoro, Iban Gonzalez, eta Asier Osinaga. Bertso Paperak: Olatz Ezpeleta eta Nekane Castellano, Amaia Sanchez, Julen Agiriano, eta Ander Lizarralde. Komikiak: Iratxe Arrese, Iraitz Guridi eta Sara Romero, Danel Iriarte, Unai Pagaldai eta Manex Rus, Marta Garcia, eta Unai Azkarate. Antolatzaileak, AED elkartekoak, pozik daude kantitateagatik eta baita kalitateagatik ere. Eta gaur saria jaso ondoren, laster beste behin ere lehiaketak deituko ditu AED elkarteak. Aurtengoak 17 garrenak izan dira, baina 18 garrenak ere izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak