Argi geratu dena da bularreko minbiziaren inguruan sekulako jakinmina dutela arrasatearrek. Minbizi mota honen inguruan jarduten duen Kattalin elkarteak eskeni behar zuen hitzaldia. Eta emakume mordoa hurbildu dira Emakume Txokora.
Hitzaldia 6:30etan hastekoa zen, eta 6etarako sekulako jendetza zen Emakume Txokoan; eta guztientzako eserlekurik ez zen. Horregatik areto handiago baten bila ibili dira arduradunak. Eta azkenean San Frantzisko Xabier ikastolan eskeni da hitzaldia.
Hizlaria Lourdes Aritziturri medikua izan da. Berak esan du autokontrola eta mamografiak eginez azterketa egitea direla prebentzioaren gakoak.