Txatxilipurdi elkarteak webgunea estreinatu du

Iker Barandiaran 2004ko api. 21a, 15:08

Ume eta gazteen aisialdian lan egiten duen Txatxilipurdi euskara elkarteak webgunea estreinatu du. www.txatxilipurdi.com da helbidea.

Ume eta gazteen aisialdian lanean esperientzia handia daukan Txatxilipurdi euskara elkarteak webgunea ipini du sarean. Ezin bestela izan, webgunea oso koloretsua eta dinamikoa da.

Elkartearen historia eta funtzionamendua eta dituen helburuak azaltzeaz gain, elkartearen baitan dauden azpisail guztiak aurkezten ditu, eta baita eskaintzen dituen kultur zerbitzu guztiak ere bai.

Elkarteak ibilbide handia du, eta hori guztia jaso dute www.txatxilipurdi.com webgunean.

Hainbat atal

  • "Kultur Zerbitzuak": Txikilandia, Eguzkilaru, jaialdiak eta udalekutako azken jaia.
  • "Haurren Saila": ludoteka, eskolorduz kanpoko ekintzak, haur udalekuak eta jostailu erakusketa.
  • "Gure eskaintza": katalogoa.
  • "Gazteen saila": gazte txokoak, txatxiartistak, auzotik areago elkartruke eta gazte udalekuak.
  • "Aisialdia eta eskola"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak