Urrineko espetxeetara martxa asteburuan

Nerea Zubiete 2004ko apirilaren 21a

Euskal Presoak Euskal Herrira ekartzeko eskatzeko eta sakabanaketa politika salatzeko, martxa egingo dute asteburuan Ageciraseko eta Frantziako Bapaume espetxeetara. Horiek dira Euskal Herritik urrinen dauden Espainiako eta Frantziako espetxeak.

Zapatuan egingo dituzte protesta ekitaldiak Algeciraseko eta Bapaumeko espetxeen inguruan, dispertsioa salatzeko. Ekintza horretan parte hartu nahi izanez gero, Irati tabernan eman behar da izena etaautobusa ostiralean abiatuko da Bapaumera, arratsaldeko 8etan. Izan ere, herrialde bakoitzari espetxe bat egokitu zaio eta Gipuzkoakoak Frantziara joango dira.

Txus Goikoetxeak bertan behera utzi du gose greba

Txus Goikoetxea, Albazeteko gartzelan dagoen preso arrasatearra ez dago jadanik gose greban, joan den asteko eguenean, ostegunean hasi zen berriro jaten. Etxerat elkarteak azaldu duenez, Albazeteko presondegiko zuzendaritzarekin lortutako akordioa izan da gose greba bertan behera uzteko arrazoia. Gartzelan zuten egoera salatzeko ekin zioten grebari Albazeten Txus Goikoetxeak eta beste lau presok eta 3 eskaera nagusi zituzten: Lehena, preso politiko guztiak modulo batean batzea. Bigarrena, telefono deiak berreskuratzea, martxoaren 11ko atentatuen ostean eskubide hori kendu baitzieten. Eta hirugarrena zen bisitarien zerrenda 6 hilabetetan behin aldatu beharrean, 3 hilabetetan behin aldatzea. Guztia ez dute lortu, preso politikoak ez dituztelako batuko modulo batean, baina Albazeten 4 modulo baino ez dagoenez, une oro egongo dira bi preso elkarrekin. Hori aprobetxatuta, euren artean txandakatuko dira, guztiek aukera hori izateko. Beste eskaerak lortu dituzte. Goikoetxeak eta beste lau presoek uste dute gartzelako zuzendaritzak borondate ona azaldu duela, Etxerat elkarteak azaldu duenez.

Hilabete baino gehiago eman du Txus Goikoetxeak gose greban eta orain, 17 kilo galdu dituen arren, bere egoera ona dela esan dute senitartekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak