Aralar eta Ezker Batuaren ustez, etxeak eraikitzeko lursail gutxi dago Arrasaten. Hori dela eta, familia bakarreko etxeak ez eraikitzea eskatu dute aurkeztutako alegazioen bidez.
Ezker Batuak, esaterako, Garagartzan egin moduan, familia bakarreko etxeak ez eraikitzea eskatu du. Iñaxio Lakuntza alkateak, berriz, Arrasate Irratiari esan dio, herri batek denetarik eskaini behar duela etxebizitza arloan, baita familia bakarreko etxeak ere.
Jendaurrean egon ondoren, apirilaren 13an bukatu zen Egitamu Orokorrari alegazioak aurkezteko epea.