Arrasateko alkateari elkarrizketa gaur herriko irratian

Maria Agirre 2004ko apirilaren 20a

Arrasate Irratian izango da, gaur, martitzena, 09:30ean, Iñaxio Lakuntza alkatea. Datorren eguenean Arrasaten Batzar Nagusiek ospatuko duten egun seinalatuaz, eta Egitamu Orokorraz galdetuko diote, besteak beste. Apirilaren 13an bukatu zen egitamuari alegazioak aurkezteko epea.

Horretaz gain, museo industrialerako dituzten asmo berriak, eta beste hainbat gai izango dira hizpide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak