Maiatzean hasiko dira Garaia guneko obrak Uribarri auzoan

Maria Agirre 2004ko api. 19a, 18:52
Uribarri auzoa dexente aldatuko da, inguruan Garaia ikerketa gunea eraikiko dutela eta. Maiatzean hasiko dira lanak. MUk eta MCCk bultzatutako ekimena da, eta ia 450 metro karratu hartuko ditu Garaia guneak.

Hasiera batean, bi rotonda edo biribil eraikiko dira eta baita lehenengo eraikuntza ere. Bigarren fasean berriz, uribarriko goiko zatia urbanizatuko dute eta guneko eraikuntza nagusiena eraikiko dute. Guztira, 46 milioi euro baino gehiago kostako da garaia gunea eraikitzea. Hau da, aspaldiko, zazpi mila eta zazpirehun milioi pezeta. Datozen bi urteetan gunearen lehenengo eraikuntza jasoko dute, bertan, laborategiak izango dira. Geroago, etorriko da guneari izaera emango dion beste eraikuntza bat. Ikerketari dagokionez, euskal autonomi erkidegoko zentrorik garrantzitsuena izango da arrasatekoa, eta bertan kokatuko dira zentro teknologikoak, ikerketarako guneak eta enpresa berriak abian jartzeko guneak. Gainera, ikerlariak bizi izateko gunea ere izango da garaia zentroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak