Apirilak 9an Mareak eskainitako kontzertuaren ondoren, Arrasateko Gaztetxeko barratik bertan zegoen diru guztia lapurtu zuten. Hori dela eta, A.G.A.K.O.-ko partaideek idatzi bat kaleratu dute eraso hori salatzeko eta gainontzeko gaztetxeak ohartzeko asmoz.
Gaztetxeko kideek adierazi dutenez, beraiendako sekulako kolpea izan da lapurreta hori eta aurrera jarraitzeko asmoa dute oztopoak oztopo.