Euskal Herriko Itzulia Arrasaten gaur eguerdian

Nerea Zubiete 2004ko apirilaren 6a

Euskal Herriko Itzulia Arrasatera iritsiko da gaur eguerdian, 13:00 inguruan. Bergaran aterako da eta Bizkaiko Zalla herrian amaituko da, 178 kilometro egin ondoren.

Euskal Herriko Itzuliaren eragina eguerdiko 12:30ean hasiko da nabaritzen, Arrasate eta Bergara arteko sahiesbidean. Ertzaintzatik adierazi dutenez, ordu horretan egingo dituzte lehen trafiko etenak sahiesbidean.

Trafiko etenak herri barruan

Arrasate barruan ere, hainbat kaletan trafikoa eten egin beharko dute ordu bata inguruan, txirrindulariei bidea emateko. Jose Luis Etxeberria, Arrasateko Udaltzainburuak esan duenez, Arrasatera Takoloko biribilgunetik sartuko dira txirrindulariak. Gero, San Andres auzoaren atzeko aldetik igaroko dira, Foruen Plaza, Udala Plaza eta Uribarri Etorbidetik Aramaiorantz abiatuko dira.

Arrasateko Udaltzaingotik zabaldu duten gomendioa hau da: gaur eguerdian, behar beharrezkoa ez bada, ez mugitzeko autoa Arrasaten ibiltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak