Aurrera begira, beste kale bilkuraren bat deitu baino lehen, era horretako ekimenak hobeto lantzea erabaki dute. Hasiera batean behintzat, datorren hilean ez da horrelako kale bilkurarik izango. Antolatzaileek hala ere azpimarratu dute, hartu den erabakia ez dela izan atzoko parte hartzeagatik, horrelako ekimenak hobeto landu behar direla uste dute.