Hiru arrasatear atxilotu dituzte Gasteizen, kamerundar bati labanaz eraso egiteagatik

Maria Agirre 2004ko apirilaren 5a

Arrasaten bizilekua duten hiru gazte atxilotu zituen Ertzaintzak joan den domeka goizaldean, ustez 25 urteko kamerundar bati labanaz eraso egiteagatik. Kamerungo gazteak, taberna batean atezain lanak egiten zituen eta atzo ebakuntza egin zioten. Bere osasun egoera egonkorra da.

Atxilotuen inizialak hauek dira: 21 urteko L.F.R.G, 32 urteko JI.G.A eta 24 urteko JL.S.S. Hirurek Arrasaten dute bizilekua. Erasoa jasan zuen kamerundarrak Gasteizeko erdialdeko taberna batean egiten du lan, eta 25 urte ditu. Atzo ebakuntza egin ondoren, egonkorra da bere osasun egoera. Borroka baten berri izan ondoren, Ertzaintza gertaera tokira hurbildu zen domeka goizaldean, Gasteizko erdialdera. Han atzeman zituen hiru gazteak, eta Herrizaingo Sailaren arabera, horietako batek labana eta arropa odolaz zikindua zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak