Domeka goizean jokatuko dute Arrasateko gaztetxoek 20. Doke Txapelketa. Dagoeneko hogei urte egin ditu gaztetxoen edizioak; elkarteen arteko txapelketak, berriz, 24 urte egingo ditu aurten.
Goizeko hamarretan hasiko da gaztetxoen txapelketa. Parte hartzeko neska-mutikoek ez dute gauza handirik egin beharko; nahikoa izango da ordu horretan Monterrongo zelaira joatea. Gogoratu, elkarteen arteko Doke Txapelketa Aste Santuan jokatuko dutela.