Egubakoitzean, euskarazko bost film labur

Egubakoitzean, euskarazko bost film labur emango dituzte Amaia Udal Antzokian, 20:30ean. AEDk eta Topaguneak antolatu dute.

Egubakoitzean, ohiko zineklubaren ordez, euskarazko bost film labur emango dituzte Amaia Udal Antzokian, 20:30ean. Topaguneak eta AEDk Euskara Elkarteen Film Laburren Zirkuitua Arrasatera ekarriko dute.

Bost filmak zinemagile euskaldunak egin dituzte eta euskarazkoak dira. Honako hauek emango dituzte:

  • Ane Muñozen "Basurdea" komedia.
  • Aitzol Aramaioren "Terminal" drama.
  • Maru Soloresen "Dortoka uhartea" fikzioa.
  • Koldo Almandozen "Belarra" fikzioa.
  • Asier Altunaren "Topeka" komedia.

Guztira bost film laburrak ez dira ordubetera heltzen.

Emanaldiaren ostean, Aitzol Aramaio zuzendariak ikusleen galderei erantzungo die. Sarrera 4 euro izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.