Lekuz aldatu behar dutela eta, bisitarientzat itxi egin dute museo industriala. Hori bai, taldeentzat izango dira bisita gidatuak. Zerrajeraren bigarren solairuan dago egun museoa, eta beheko solairura jeitsiko dute.contributors:
Arrasateko Udalak asmo berriak ditu Zerrajerarako. Erlojudun eraikinean obrak egingo dira, eta egun museoa dagoen tokian Musika Eskola irekiko dute. Museoa, berriz, beheko solairura jeitsiko dute. Kokapen berriarekin, indartu egin nahi dute museoa.
Aurreko legealdian eraikin hori botatzea erabaki bazen ere, egitamu orokorra aldatu eta Zerrajeraren erlojudun eraikinari beste norabide bat ematea erabaki du oraingo Udalak. Eusko Jaurlaritzak ere monumentu izendatuko du eraikin hori.