Datozen egunetan erabakiko du Udalak zenbat ume etorriko diren udan Arrasatera. Baliteke, Aretxabaleta eta Bergarako familiek egindako eskaintzari baiezkoa ematea baina aurrerago erabakiko du hori, baliteke eta Arrasateko beste norbaitek interesa erakustea. Izenematea bukatu bada ere, datozen egunetan deitzen duten arrasatearrek udan Saharako ume bat etxean hartzeko aukera izango dute.