Harvard Business School eta kooperatibak

Joxe Aranzabal 2004ko mar. 31a, 10:59
Harvard Business School aldizkariak argitaratu du berri du Thomas W. Malone ikertzailearen azken liburuaren atal bat, eta hor aztertzen da deszentralizazioak zer eragin duen enpresetan. Hainbat adibide jartzen ditu, eta tartean Arrasateko kooperatibak.

“Demokrazietan, bi modu dituzu erabaki eraginkorragoak hartzeko. Utzi langileei zuzendariak aukeratzen, hauek erabaki dezaten haien mesedetan, nola egiten duten abokatu enpresa eta aholkularitza askok. Edo bestela utzi jendeari zuzenean botoa ematen erabakirik inportanteenetan, nola egiten duten noiz edo behin Mondragoeko kooperatibek”. Thomas W. Malone-ren hitzak dira, ikertzailea bera Massachussetsko Teknologia Institutuan (MIT), eta Harvard Business School aldizkariak argitaratu ditu.

Malonek dio komunikazioaren kosto txikiak —posta elektronikoa, bat-bateko mezularitza edo Internet— aukera ematen duela erakundeak beste modu batean egituratzeko. Etorkizuneko erakundea deszentralizatua izango da, eta hor “jendeak parte hartuko du berari dagozkion erabakietan”. Egilearen ustez, deszentralizazioak areagotu egiten du produktibitatea eta bizi kalitatea. Baina deszentralizazioa ez da soluzioa egoera guztietan.

Egileak hainbat kasu aztertzen ditu bere teoriak azaltzeko, hala nola IBM, eBay, MacDonald’s, Arrasateko kooperatibak eta Microsoft.

Hil honetan kaleratuko du Thomas W. Malonek bere azken liburua, The Future of Work, non lantzen baita luze eta zabal hau guztia, aurreko batean Goiena.net-en bertan adierazi genuen bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak