Kiroldegiko sorosleak gaztea erreanimatzen ahalegindu baziren ere ez zuten lortu, berehala hil baitzen. Hildakoaren lagunek kiroldegian medikurik ez egotea salatu dute, baina kiroldegitik adierazi dutenez, legeak ez du medikurik egotea eskatzen. Legeak sorosleak egotea exijitzen du. Gaur egingo da gaztearen aldeko hileta elizkizuna, Santa Teresan, 19:00ean.