Ustiapena luzatzea nahi zuten langile batzuk ere izan dira osoko bilkuran, eta oso haserre atera dira ez luzatzea erabaki dela ikusita. Gai horretan, EAJk alde bozkatu du; PSE, EA, EB eta Aralar, berriz, harrobia istearen alde azaldu dira, eta PP abstenitu egin da. Gainera, harrobia ustiatu duen enpresari eskatu diote hasieran hartu zituen konpromezuak betetzea, eta ingurua behar moduan uztea. Apirilaren 27an bukatuko da San Andresko San Josepe harrobia ustiatzeko aukera.