Konpondu behar den zatiak 870 metro ditu eta gaur egun oso egoera txarra du zoluak, eta Gipuzkoako Foru Aldundian erabaki dute lehentasuna duen lana dela. Orain lanak adjudikatzeko prozesua hasiko da. Errepide Sailetik adierazi dutenez, uda baino lehen hasiko dira Kanpanzarrera igotzeko azken kilometroko konponketa lanak. Obrek izango duten iraupenari buruz, berriz, ez digute ezer esan. Eta lan horiek egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak 177 mila euro bideratuko ditu, hau da, lehengo pezetetan ia 28 milioi.