Garrantzia handiko derbia jokatuko dute bihar (16:30ean, Atxabalpen) Mondrak eta Aloña Mendik. Helburu ezberdinekin baina bi taldeak daude puntu beharrean. Oñatiarrek goialdean jarraitzeko egingo dute lan; Arrasateko taldeak, berriz, lehenbailehen gura du preferenten mantentzeko beharrezkoak diren puntuak eskuratu.
Mondrak lan zaila izan du egiteko astean zehar: domekan Aretxabaletan gertatutakoari aurre egin eta Aloña Mendiren kontrako derbia prestatu. Baina, derrigor egin beharreko lana da hori.
Oñatiarrak, berriz, etxetik kanpo ez dira Azkoagainen bezain sendoak, baina azkenaldian ondo dabiltza. Joan den astean, asteburu borobila izan zuten: egubakoitzean UDAren kontra 2-0 irabazi, eta domekan Amaikak Baten kontra 4-2 nagusitu ziren-eta. Mondrak zapatuan zein aurpegi erakutsiko duen asmatzea zaila da, baina jokalariak minduta daude, eta ez dago hori baino motibazio hoberik.