Martxoaren 25ean, eguena, Ikasle Abertzaleak taldeak Herri Eskolak antolatu ditu Arrasaten.
10:00etatik 11:15era hainbat berbaldi egingo dituzte: Lurralde antolamendua, Monterronen; IAren XV. urteurrena AEDko txokoan; UEU gaztetxean; eta Bologna prozesua ikastolan.
11:30etik 13:15era beste hainbat: Autodeterminazioa Monterronen; Hezkuntza hezkidetzailea AEDn; EHE gaztetxean; eta Unibertsitate eleanitza ikastolan.
13:30ean, kale agerraldia egingo dute Seber Altubetik irtenda. "Ikasle borrokaz euskal eskola nazionala!!!" leloa izango du.
14:45ean, herri-bazkaria egingo dute Uarkapeko arkupeetan. Horren ostean, 16:30ean, hainbat tailer egingo dituzte gaztetxean: sexualitatea, graffiti, literatura eta kapoeira.
18:00etan, triki-poteoa egingo dute. 20:30ean, ekitaldi politikoa egingo dute gaztetxean, eta jarraian kontzertua. Honako taldeek joko dute: Nun, Ehiztari beltza, Lukas prest eta Dirties.